ongi etorri denori!

Friday, May 21, 2010

Internetaren eragina

Ez dago zalantzarik gaur egun gure gizartean eragin gehien duen teknologia berria interneta dugula.

Honen ondorioz gauza anitz egin ditzakegu; gizartearekin harremandu (lagunekin, ezezagunekin...)baita gauzak internet bidez erosi dendara joateko behar izanik gabe.
Gainera, informazioaren gizarte bat garenez, baliabide hau ezinbestekotzat sortu dugu gure bizitzan.

Interneta 6o ko hamarkadan jaio zen EEBB-tan eta orduan guda izan baldin bazuen helburu, ondorengo 80 eta 90. hamarkadetan hedapen handia izan zuen eta gaur egun denetarako erabiltzen dugun zerbait da.

Gehienok, interneta "world wide web-arekin" erlazionatzen dugu baina ez dugu ahaztu behar hori atal soil bat bakarrik dela.

Internetaren sorrera

Gaur egun internetaren bidez edozer gauza egun genezakela esan daiteke; hau da, bai e-mailak bidali, erosketak egin, bideo-konferentziak.... hau dena, orain dela 50 urtetik ona datorkigu.

Lehen genituen ordenagailuak gauza bakarra egiteko gai ziren solik: "Bath Procesing"( informazioa prozesatu eta igorri).

1957.az geroztik aldaketa batzuk izan dira; urte hartan konexio berri bat sortu zen. Bertan, erabiltzaileek ordenagailu bakoitzaren barneko kapazitatea elkarbanatu zezaketen eta honek Time Sharing izena zuen.Hala ere, sareen arteko konexioa etzegoen garatua oraindik.

Beranduago, Time Sharing-etik Arpanet sarea sortu zen. Orain arte sortuta zeuden ordenagailuez aparte, beste batzuk sortu ziren: txikiagoak, mezuen igorpena burutzeko helburu bakarrarekin.

Arpanet-en ostean beste fenomeno bat gertatu zen eta Cyclades kontzeptua sortu zen.Cyclades, ordenagailu guztietan ezarri zen, hardward-aren barruan sareen arteko lotura eta konpatibilitatea izateko helburuarekin.

Nire iritzia:
Bideo hau ikustean konturatu naiz guk geuk gaur egun ezagutzen dugun teknologia berrien atzean pila bat lan eta denbora inbertitu dela. Esan genezake teknologia berrien garapena gizartearen garapenarekin bat datorrela, hau da, batera doazela. Gaur egun arreta deitzen didan gauza bitxi bat dago; hau da, gaur egungo ordenagailuak portatilak dira, gure beharrizanetara egokitu behar izan direlako, gizartea leku batetik bestera dabilelako jadanik.

Beraz,gizartean bizi garen bitartean gure inguruak azaldu ditzakegu eta alderantziz.

Informazioaren gizartea eta Ezagutzaren gizartea

Urteetan zehar teknologia berrien garapenaren ondorioz, gizartean hainbat aldaketa gertatu dira. Informazioa izateak abantail asko dakartza; esate baterako, autoritatea eta nagusitasuna ematen digu.

Hala ere, aipatu beharra dago informazioa izateak ez duela esan nahi ezagutza bereganatuta dugunik; hau da, honek ez digu gure pentsamendua ahalbidetzen.

Behin nahi dugun informazioa aukeratuta dugula, gure errealitate pertsonalera urbiltzeko berreraiki beharra dago bide batez ezagutzaren gizartera heltzeko.

Guzti hau lortu ahal izateko ezinbestekoa izango da irakasleen laguntza zeren eta komunikatzeko gaitasuna irakatsi beharko zaielako ikasleei. Gainera, ikasleek kritikoak baldin badira, teknologia berri hauek modu arrazional batean erabiltzean lortuko da informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera pasatzea.

Beraz, esan beharra dago irakasleen beharra oso garrantzitsua dela, gerora beraien ikasleak beraien etorkizunean gizaki eraikitzaile eta sortzaileak izatea nahi baldin badugu.

Sunday, May 2, 2010

E-learning

.Zer da?
Hezkuntza sistema elektroniko bat da.

.Zer dago?
Teknologia,informazioaren eta beste elementu pedagogikoen (didaktiko)erabilera integratzen da bertan.

. Zertarako?
-Erabiltzaileen ikaskuntzarako
-Formaziorako
-Ahalmenerako

Beraz, esan genezake distantziazko ikaskuntza mota bat dela, hau da, modu elektronikoen bidezko ikaskuntza.

. Zer erabiltzen du?
- Internet/intranet
- CD-rom
-Testuak/irudiak
-Audio/bideoak

.Zein abantail ditu?
- Web 2.0 an barneratzeko aukera
- Barrera tenporal eta espazioa desagertzea
- Simulazio birtualetan praktikak
- Ideien eta esperientzien elkartrukaketa
- Diru-kostu murriztua

Konpetentzia digitala (Tiscar Lara)

Bideoan ikusi dezakegu kazetari batek Tiscar Lara-ri Konpetentzia digitalari buruz egiten dion galdera eta honen erantzuna. Neska honek dioenez,kultura digitala, denon artean eraiki beharreko gauza da, baina horretarako ondo informatuak egon beharko gara. Ez du balio soilik ezagutzearekin baizik eta zer eta zertarako behar dugun jakitea. Honetarako, legeak ezagutu behar ditugu eta gero eta galdera gehiago izan gure buruan, hobe zeren eta modu honetan erantzunak bilatzeko, gaitasuna landuko dugu.

Beraz parte hartu behar dugu kultura digitalean, eta ikusi behar dugu zein komeni zaigun gehien.Aurrerapen asko eman diren arren, gure esku egongo da besteekin konpartitzea.Ondorioz,denok gure partetik zerbait jartzen badugu, aurrerantzean etorkizuna eraikiko dugu.

Multimedia Literacy Digital story

Bideo honetan azaltzen dena zera da; hau da, bideoaren hasieran hainbat galdera egiten digu, ia gogoratzen dugun gure eskolan, gelan jesarrita geundela nola amesten genuen nolakoa izango zen ilargiaren joan-itzulia, marte planeta nolakoa izango zen etab.. eta orain berriz, internetaren bidez dena dugu eskura; esate baterako, lehen giza-gorputzaren atalak (bihotza adibidez) plastikuzko "gizaki simulazio" baten bidez ikusi behar genuen eta orain berriz, internetaren bidez, errealago ikusi dezakegu. Bestalde, ez dugu zertan marte nolakoa den imaginatu behar zeren eta jadanik badaude interneten honi buruzko bideoak.
Beraz, guzti honekin esan genezake ikaskuntza-prozesua hobetzen dabilela eta hobetzen jarraituko duela.

Teknologia berriak eskolan

Urteetan zehar eskolan hainbat aldaketa egin dira teknologiara begira; hau da, esan genezake teknologiaren bidez eskolak modernizatu egin direla.

Hau azaltzeko adibide batzuk emango ditut:

. Hasteko, ordenagailuek ditugunetik eta batez ere interneta, irakasle-ikaslearen arteko komunikazioa internet bitartez egin daiteke, pertsona hauek komunikatzeko aurrez-aur egoteko behar izanik gabe.

. Haurrek eskolan, lan egiteko beste aukera bat gehiago dute ordenagailua edota interneta erabiltzearen bitartez. (Nire practicum II-a egin dudan eskolan ingeleseko klasean binaka jartzen ziren ordenagailuan cd bat sartuz ariketa batzuk egiteko).

. Gaur egun aukera handia dago informazioa bilatzeko; hau da, lehen etxean edota liburutegian geneukan hiztegi entziklopedikoarekin baliatuz, bertan bilatu behar genuen informazioa. Gaur egun berriz, interneten hainbat hiztegi "on-line" daude eta modu honetaz nahi dugun informazioa kontsultatu dezakegu nahi dugun hiztegi edota sarean.

. Irakasleek wiki-aren bitartez komunikatu daitezke eskola ezberdinen artean, bertan landutakoaren informazioa interneten eskegiz.

. Ikasleentzat blog bat sortzearen ondorioz hauek motibatu ditzakegu interneta erabil dezaten klaseko gaiak lantzeko edo informazioa eskuratzeko.

Monday, April 12, 2010

Remove

Teknologia berriak erabiltzean, enpresek kontrolatu egiten gaituzte; hau da, gure informazioa jasotzen dute. Gaur egun bizi dugun gizartean gure datuak edonoren eskura daude eta modu honetan gure datuekin jolas dezakete.

Gaur egun ia denok dugu portatila, telefono mugikorra... beraz honen bitartez beti gaude kontrolatuta; hau da, non gauden momentu horretan, nondik ibili garen etab.

Bideoan ikusten den bezala, mutikoa kontrol horretaz nahaskatuta dago eta kontrolatua ez egoteko hainbat neurri hartzen ditu; adibidez, telefono mugikorra ez du jadanik erabiltzen eta telefono dei bat egin begar duenean telefono kabina batetik egiten du, eta berdina gertatzen da interneta erabili beharrekoan, hau da, ciber-kafe eta horrelakoetan aritzen da.

Beraz, kontuz ibili behar gara hain kontrolatuak egotea nahi baldin ez badugu,hala ere, uste dut gizartearen gehiengoa jakinaren gainean dagoela eta batzuei ez diela axola kontrolatuak egotea ezin bait dira teknologia berri honetaz desengantzatu.

Egunerokoa Apirilaren 12 a

Gaur aste santuko opor osteko lehen klaseko eguna izan da, horren ondorioz apurtxo bat galduta ibili gara.
Klasean landutako lehen gauza "Netiketa" izan da, hau da, lehenik eta behin informazio hori irakurri eta ondoren ondoan geneukan lagunarekin komentautu izan dugu, alde onak, alde txarrak eta zer iruditu zaigun. Ondoren gure blogean honi buruzko iruzkina egin dugu.
Atsedenaldiaren ostean, taldeka ipini gara eta wikiarekin lanean jardun dugu. Gure taldea esaterako, bakoitza ordenagailu batean jarri gara eta denak gure wikispace orrialdea zabalik dugula bertatik lana egiten aritu gara (gure gaiari buruzko informazioa topatzen eta eztabaida sortzen lanaren inguruan).

Netiketa

Interneteko eztabaidetan, eta bereziki, posta elektronikoa erabiltzerakoan zaindu beharreko arauak dira netiketa.
Ondoren netiketari buruzko zenbait erreferentzia emango ditut:
1. Iñor posta-zerrenda batean gehitu aurretik baimena eskatu.Agian pertsona harek ez du nahi zerrenda horretan egotea eta.
2. Bidaliko dituzun artxibo erantsien neurria zaindu.
3. RTF formatu unibertsala erabili testu dokumentuak bidaltzeko,RTF atzizkia dutenak, testu prozesadore ia guztiekin ireki daitezke eta.
4.Identifikatu dokumentu atxikiak
5.Ez da letra larriz idatzi behar, garrasika zaudelakoan ematen du.
6.Ez iraindu inor sarean.
7.Garbitu mezuen zerrenda amaigabeak; horrelako bat jasota erabakitzen baduzu beste norbaiti bidaltzea, aurretik, mesedez, kenduiozu zabor hori guztia, mezua jasotzen duenak erraz irakur dezan han zer esaten den.
8. Ezkutatu taldeetako helbideak.
9. Pertsonalizatu mezua. Inoiz erabakitzen baduzu lagun bati bidaltzea mezu bat, zabor hutsa, baina zuri gustatu zaizuna, ondo legoke ohartxo bat idaztea lagun honek jakin dezan zertaz doan zuk bidalitako artxiboa.
10. Ez sinestu hortik zehar dabiltzan gezurrak (birusak etab..)seguruenik gezur hutsa izango da-eta.

Azken finean esan genezake netiketa nolabait posta-elektronikoen kontuan errespetua aplikatzea litzateke. Nire kasuan, esan beharra dut ez ditudala orientazio horiek jarraitzen, ez ahazten ditudalako baizik eta ez naizelako inoiz horretan jauzi; hau da, ez zait burutik pasatu iñor posta-zerrenda batean gehitzeko baimena eskatu behar diodanik edota artxibo eranskin potolo bat bialdu beharko niokeen edo ez; hau da, nolabait informazio hau berria da niretzat eta pozten naiz jaso izanaz zeren eta gehienarekin adoz nago eta hemendik aurrera kontuan izango dut zerbait egin aurretik.

Orokorrean dena iruditu zait garrantzitsua, hala ere puntu batzuk beste batzuek baino garrantzi gehiago dute; esate baterako RTF formatu unibertsalaren berri jakitean oso datu garrantzitsua iruditu zait zeren batez ere ni neu ikasle bezala eta irakasgai askotan taldeko lanak egiten ditugunean, gerora emailez bialtzen dugunean informazioa sarritan gertatzen zaigu baten batek ezin izaten duela zabaldu, beraz formatu hau erabiltzen baldin badugu ez dugu arazorik izango eta denbora asko aurrestuko dugu.

Bestalde, badago hain garrantzitsua iruditu ez zaidan puntu bat; zera, nozbait lagunen bati emailen bat bialtzen diozunean ez dut beharrezkoa ikusten mezua pertsonalizatu beharra dagoenik; hau da, gure artean ia egunero bialtzen gara mota horretako mezuak eta dagoeneko badakigu zer motatakoak izango diren, beraz, ez dago abisatu beharrik.

Tuesday, March 30, 2010

Prometeus- The media revolution

Ikusitako bideoaren gai nagusia interneta da. Bertan azaltzen den bezala internetak liburuak, aldizkariak,telebista, irratia etab ordezkatu ditu.

Internetak gaur egungo gizartean eragin handia dauka eta gainera aldaketa hauek arinegi doaz eta ez da erraza aldaketa hauei ohitzea, beraz esan genezake bizitzeko modu honetara moldatu behar garela atzean geratzea ez baldin badugu nahi.

Aipatu beharra dago internetak abantail asko dakarrela erabiltzaileontzat esate baterako, etxetik bankuko kontu korronteko gauzak moldatu ditzakegu, erosketak ere etxetik egin genezake eta guretzat baliagarria izan daitekeen hainbat informazio jasotzen dugu (eguraldia, interesatzen zaizkigun hobby-ei buruzko informazioa, prentsa etab...). Hala ere badago interneta eskuara duen jendea erabiltzen ez duena, nire iritziz hau gabe bizitzea nahiago duelako edota ez duelako nahi informazioaren gizartean zuzen zuzenean parte hartu nahi.

Nire ustez, interneta gizartean dagoen abantaila positiboa deritzot eta erabiltzen jarraituko dudala uste dut.

Gaur egungo gizarteak kontuan izan behar dugu informazioaren gizartea garela nahitaez, hau da, eboluzionatzen jarraitu nahi baldin badugu teknologia berri honetara moldatu behar gara bai etorkizuna delako (honekin lanean ibili behar izango garelako) eta zorionez edo zoritxarrez ez daukagulako beste aukerarik. Mundua garatzen ari da eta guk garapen horrekin aurre egin behar dugu.

Monday, March 15, 2010

Gaur Martxoaren 15a da, eta gaurko klasean etxeko lan bezala ikusi behar izan genituen bideoak komentatu ditugu, ondoren IKT-ari buruzko teoriarekin jarraitu dugu. Hurrengo orduan, blog-ean hainbat aplikazio egin ditugu; marquesina, eta testu birsortua.

28 urte(1981)
Santa Cruz, California, Amerikar Estatu Batuak
http://en.wikipedia.org/wiki/Chris_Sharma
‘El Rey’, hala izendatzen dute californiarra. Gutxitan lehiatzen du nazioarteko txapelketa ofizialetan, azkena iaz Vail-en egindako boulderreko Munduko Kopako proban, eta han 8. sailkatu zen; haren aurretik atzera, oso atzera egin behar da emaitzen bila: 1997an 2. izan zen zailtasuneko Munduko Txapelketan (Paris) eta Kranj-eko Munduko Kopako proba irabazi zuen, sailkapen orokorrean 5. amaituz. ‘Erregea’ haitzean da, boulderrean nahiz zailtasunean. ‘Jumbo Love’ 9b proposamena, duela urtebete kateatu zuena, eta blokeko 8c gradua horren isla; to! Iaz DRM-eko bloke duelua irabazi zuen (Mrazek, Andrada eta Saiz gaindituta), beraz Block Masterrean adi haren espektakuluari.

Txapelketak:
• Iparramerikako zailtasun eskaladako txapelduna 2008
Haitzean:
• Landuta 9b: Jumbo Love (Clark Mt-California-AEB)
• Landuta 9a+: Biographie/Realization (Ceuse-Frantzia), La Rambla (Siurana-Katalunya)
• Bistaz 8c: Humildes pa casa (Santa Lynia-Katalunia), T-Rex eta Divine fury (Maple Canyon-Utah-AEB), Spicy Noodle (Yangshuo-Txina)
• Boulder 8c: Witness the fitness (Ozark Mountains-Arkansas-AEB) eta Practice of the wild (Magic Wood-Suitza)
• Psicobloc: Es Pontas (Mallorca-Espainia), 9b proposamena www.8a.nu webguneak






Thursday, March 4, 2010

Tim O'Reilly

Tim O'Reilly 1954.urtean Cork-en (Irlanda) jaio zen. O'Reilly Media (argitaletxea)-ren lehendakiri eta fundatzailea dugu; hau, software askearen inpultsore garrantzitsu bat eta Web 2.0 kontzeptuaren egileetako bat da. Beste gauza batzuen artean, Perl hizkuntzaren garapenean hartu du parte.

O'Reilly hasiera batean literaturan interesatua egon bazen ere eta 1975. urtean Harvardeko Unibertsitatean cum laude-rekin klasikoetan lizentziatu bazen, beranduago informatika eta honi buruzko liburuetan interesatu zen. Liburu asko idatzi izan ditu, bere argitaletxeak argitaratuak, noski.

Web 2.0

Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

Webaren oinarrizko kontzeptua (testuinguru honetan Web 1.0 deitua) aldiro eguneratzen ez ziren HTML web gune estatikoak ziren. Zentzu horretan, puntu com garaiko web guneen arrakasta dinamikoagoak ziren web orrietan oinarritzen zen (batzuetan ere Web 1.5 deituak), non CMSak HTMLan oinarritutako instat batean sorturiko web guneak eguneratutako datu base batetik sortzen zituzten. Bi kontzeptu horien helburua hitak (bisitak) eta itxura estetikoa kontuan hartzeko faktoreak ziren.

Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela uste dute, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzazketelarik web gune interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, web gune tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da.

Web 2.0 kontzeptua O'Reilly Mediako Dale Doughertyk MediaLiveeko Craig Clineekin batera hitzaldi bat antolatzeko lanetan ziardutela egin zuten brainstorming (ideien ekaitza) batetan sortu zen. Doughertyk Weba berpizte une batean zegoela proposatu zuen, maiz aldatzen ziren arauekin eta etengabe aldatzen ziren negozio ereduekin. Doughrtyk definizioak ezartzea baino adibideak jarri zituen — "DoubleClick Web 1.0 bazen, Google AdSense Web 2.0 da. Ofoto Web 1.0 den einean, aldiz Flickr Web 2.0 da." — horretarako John Battelle kontratatu zuen entrepresa ikuspegi bat eman zezan. Horren ondorioz, O'Reilly Media, Battelle eta MediaLivek Web 2.0ri buruzko lehenengo hitzaldia 2004ko urrian eskaini zuten. Bigarren hitzaldia 2005eko urrian suertatu zen.

Beraien hitzaldian, Dougherty eta Battellek beraien ustetan Web 2.0 aplikazioak dituzten oinarrizko ezaugarriak laburbildu zituzten: Plataforman oinarritutako Weba; "Intel Inside" bezalako datuak; "partehartzearen arkitekturan" oinarritutako sareen efektuak; berrikuntza eta garatzaile independienteak; zerbitzuak eta edukiak sindikatzeko gai izango diren negozio modelo txikiak; etengabeko beta; tresneria soil baten gainean dagoen softwarea, etabar.

Orokorrean esanda, Web 2.0 kontzeptua aipatzen dugunean, erabiltzaile multzo baten inteligentzian oinarritzen diren aplikazio eta web guneez ari gara, horren bitartez sareko zerbitzu interaktiboak ematen ditugularik, funtsean, erabiltzaileari bere datuen kontrola eskaintzen zaiolarik.

Honen bidez, 2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."

Monday, March 1, 2010

Informazioaren gizartea

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren gizartea.

Informazio teknologia gizarteko esparru desberdinetan hedatzen doan neurrian, azken bolada honetan "informazioaren gizarteaz" hitz egiten da nonahi. Berrikuntza tekniko eta sozial handiak datozela esaten da behin eta berriro, beraz, gai honi buruzko hurbilpen txiki bat emateko, ondoren jarritako link-an klik eginez Informazioaren gizartea hezkuntzan buruzko informazioa irakurri ahal izango duzu: href="http://tecnologiaedu.us.es/bibliovir/pdf/soc_ed.pdf">

Monday, February 22, 2010

web 3.0

Web 3.0 kontzeptu berria da, azken batean web erabileraren bilakaera eta aurrerapausu bat da. Bideo honetan oso ondo azaltzen da zer den:


Honi buruz gehiago jakin ahal izateko artikulu bat irakurri sakatu hemen:
Gaur Otsailaren 22 a da, astelehena. Gaur blog-a sortu dut eta hau da nire lehen sarrera. Gaurko klasean web 2.0 ari buruzko iritziak ematen egon gara eta ondoren gure bloga apaintzen ibili gara (erlojua, bideoa...)
klasea interesgarria eta erabilgarria izan da, nik ez bait nekien ia blog bat zer zen ere ez. Aurreko eguneko klasean ez nintzenez egon, eta web 2.0 ari buruzko informazioa ez nuenez bilatu, oraingoan web honi buruzko informazioa bilatu eta ondoren jarriko dut: